 
					
					
					
					
					
				
				
					
						Editorial Elkar
	
					
					
					
					   Lugar de edición
					
					San Sebastián, España
					
					
                    
					
					
					
						Fecha de edición  abril 2010 
					
					
					
						
						
							
						Idioma euskera
							
							
							
						
						
						
						
						
						
						
						
						
					
			    	EAN 9788497838191
					
						
						160 páginas
					
					
					
						
					
						Libro
						
							encuadernado en tapa blanda
						
						
						
						
					
					
					
						
					
					
					
								
					
						Dimensiones 14 mm x 22 mm
					
					
						
"Arazoa ez da edertasuna. Nik eder izaten jarraitzen baitut. Arazoa da ni, dagoeneko, ez naizela ehiztariak muturka jar ditzakeen ehizakia. Nor da kaiola batean dagoen erbia tiroz hiltzeko irrika duen ergela? Nork eraman nahi du horrelako erbi bat elkartera? Hori ez da dibertigarria. 
Ehiztariek jolas egin nahi dute, hemen eta han usaindu, txakurrek diotena entzun, tiro egin aurretiko izerdia sentitu, belar izpi baten atzean itzal bat, zaunka urduriak, eskopeta jaso, begi bat itxi eta tiro egin: plastiko errearen usaina, erbia oraindik taupaka, "hirugarrena!". Ehiztariek, beste ehiztarienekin kontrastean estimatzen dituzte beren piezak". Ondoz ondoko lursailetan bizi diren andre-gizon bakarti bi, euren katuen harremanek elkartuak; eroritako hagin baten ondorioz eskolako lagun ahaztuarekin topo egitera beharturiko erizaina; oporrak gurean pasatzera datorren haur sahararrak etxekoen artean eragindako aztoramena; bi lagun errepidean, berriketa axolagabean; Parisen aberats izatera jolasten diren neska gazte parea ... Hemen eta gaur giroturiko zazpi istorioetan barrena, gizon-emakumeen sentimendu esan gabeko eta ahultasun ezkutuetan arakatzen du Eider Rodriguezek: desiraren zirrikituak, edertasunaren on-gaitzak, diruaren morrontzak, sexualitatearen ernetzea, ilusioen itzaltzea ... Lurralde lanbro-tsuetan mugitzen dira ipuin hauek, luma bisturitzat harturik, kontaturikoa bezain inportatea dutelarik isildurikoa.
| 
 | ||||||