Su carro de la compra está vacío

Volver

Gaueko sukaldean

15,00 €

Sin ejemplares (se puede encargar)

  • Editorial: Pamiela
  • Fecha de la edición:
  • Número de la edición: 1
  • ISBN: 978-84-7681-816-9
  • EAN: 9788476818169
  • Colección: Tamaina Handia
  • Encuadernación: Tapa dura
  • Dimensiones: 215 cm x 280 cm
  • 48 páginas
  • Idiomas: euskera
Gaueko sukaldean 1970eko klasiko bat da, eta bertan bere haurtzaroko oroitzapenak ekarri zituen gogora: egileak 11 urte zituen, New Yorkeko Azokan Sunshine Bakers gozo-dendako erakusleihoaren aurrean mirarituta geratu zenean, zeinaren slogana Guk labekatzen dugu zuretzat, zuk lo egiten duzun bitartean baitzen. Urte batzuk geroago Sendak-ek kontatuko zuenez, liburu hau mendeku moduko bat izan zen Orain gauez esna geratzeko eta Gaueko sukaldean zer gertatzen den jakiteko nahikoa heldua naiz! .
Kontakizun oniriko horretako testua errimatua da zenbaitetan, eta jostaketa eta alaitasuna kutsatzen ditu. Protagonistak haur bat eta Oliver Hardyren itxura duten hiru gozogile dira. Ilustrazioak, berriz, Winsor McCay-ren Little Nemo in Slumberland delakoari egindako omenaldia dira. Sendak-ek egile horren eragina aitortu zuen: Marrazten dugunean, ez dugu egiten haurtzaroko oroitzapen literalaren gainean, baizik eta emozio-oroitzapenaren gainean, berarekin dakartzan tentsio eta premia barne.
Gutariko inork ez ditu ahaztu bere haurtzaroko ametsak .
Jaso zituen sari kopuru handiagatik, laster erreferentziako lan bihurtu zen. Hala ere, estatubatuar gizarteko sektore kontserbatzaile batek zentsuratu zuen herri- eta eskola-liburutegietan, protagonista biluzik erakusten dituzten orrialdeak eskandalugarritzat jotzen baitzituzten.

Compartir


Mantente al día de la
actualidad de Pasajes