Editorial Algaida
Colección Algaida Literaria - Poesía - Premio De Poesía Ci, Número 0
Fecha de edición abril 2016 · Edición nº 1
Idioma euskera
EAN 9788490675557
88 páginas
Libro
encuadernado en tapa blanda
Dimensiones 135 mm x 225 mm
Paradisurik eskaini gabe utzi dugu sagarra usteltzen
eta haren haziek ez dute zuhaitzik ernalduko etxeko saloian.
Eraman itzazu maleta marroia eta zuria,
ez zaizkit gustatzen
aireportuetako fakturazio txartelik zintzilik
sekula eraman ez dituzten maletak,
ez dakit,
dominarik gabeko soldadu beteranoak ekartzen dizkidate gogora.
Eta bete itzazu maletak inoiz jantzi ez ditudan zure pijamekin eta
apalategi hautseztatuan dauden diskoekin,
alaiegiak begitandu zaizkit betitik entzuten dituzun kantuak;
tristeziari eskainitako aria isil bat inprobisatuko dut egun hauetan
auzoek behingoz joan zarela sinetsi dezaten.
Esfortzu handia ez bada
emadazu despedidako besarkada.
Bai, arrazoia daukazu:
ez zaigu sagar alerik gelditzen hozkailuan
azken bekatu txiki hori gauzatzeko
|