Mostrando 31 libros encontrados (2 páginas)
Ezberdina izateagatik baztertua, Bittor beldurrez bizi da, besteengan pizten duen etsaitasuna dela-eta.Horregatik, Leonen lagun egitean, edozertarako prest egongo da bien arteko adiskidetasunari eusteko.
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Zergatik hiltzen da erlea ziztada egiten duenean? Nola sortu zen sua? Zergatik dituzte gameluek bi konkor? Nolakoa izan zen Lurraren hasiera? Munduko ipuin mitologiko hauek galdera horiei eta beste hainbati erantzuten diete.
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Karramarro harro asko dago arroketan.Itsasbeheran agertzen dira gehienak.Eguzkitara jartzen dira, disimuluan elkarri begira.GARRO karramarroa ere tartean da, bere lekua hartu gurarik, bere izaera aldarrikatu nahian
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Amets eta bere lagunak irrikaz daude beste urte batez Gau Beltza ospatzeko.Baina aurtengoa ezberdina izango da.Hildakoak bizidunen mundura igaro nahian dabiltza.Abentura zirraragarriak biziko dituzte gazte hauek, eta zu bizipen horien lekuko zuzena izango zara.
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Ba ote dago herri magikorik? Bat bai, behintzat: Xamarena.Eta zergatik da magikoa? Hori berarekin batera argituko dugu liburu honetan zehar.Baina Xamaren herri magikoa ezagutu ez ezik, magia egiten ere ikasiko dugu.Benetako magia, gainera!
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Hankazikin hil egin da eta Herioarekin egin du topo.Arraioa, ez zen hori umearen asmoa! Zer egin? Maite dituenen memorian bizirik jarraitzeko, bere bizitzaren pasarte batzuk antzeztea proposatuko dio Herioak.Erronkari aurre egingo dio Hankazikinek, baita ausart aurre egin ere
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Hazi Txiki, ipuin honetako protagonista, hegan arituko da batetik bestera, paraxuta zabalik, harik eta harkaitz handi batzuk ikusi arte.Bertan lur hartuko du.Baina orduan aldaketa harrigarriak gertatuko zaizkio!
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Sin ejemplares (se puede encargar)
Zer egin daiteke zure lagunik onena betiko desagertu bada? Xabier estualdi horretan dago, baina egoerari buelta ematen saiatuko da.
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Sin ejemplares (se puede encargar)
Sin ejemplares (se puede encargar)
Wonka jaunak bost Urrezko Txartel ezkutatu ditu bere txokolate-barretan.Txartel horiek aurkitzeko zortea dutenek haren txokolate-lantegi miresgarria bisitatuko dute.Charliek, zorionez, txartel horietako bat aurkituko du, eta, une horretatik aurrera, haren bizitza betiko aldatuko da.
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Momo izeneko neskatoak dohain miresgarri bat du: badaki besteei entzuten.Gainera, jendeari lagundu nahi dio, haien bizitza samurragoa izan dadin.Batik bat, gizon grisek erabakitzen dutenean beretzat hartuko dutela pertsonek duten gauza preziatuena: denbora.
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Garbiñek eta Mariñek berrehun urte baino gehiago dituzte.Hainbeste bizi ondoren, amonatxo xelebre hauek ederto dakite zer dagoen ondo eta zer dagoen txarto, eta ez diete kasurik egiten arauei edota legeei.Egun batean, Sansonkules izeneko erraldoi izugarria ezagutzen dute eta bi atsoen bizimodua hankaz gora jarriko da.
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Matildak bost urte ditu eta dagoeneko irakurle amorratua da.Matilda oso neskato argia eta miretsia da.Bere guraso petralek, ordea, beti bazterrak nahasten dabilela uste dute.Gainera, Matildak ahalmen bereziak ditu, eskolako zuzendari gogaikarriaren aurka egiten lagunduko diotenak.
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Aturi Amazoniako Mukaxi tribuko oihandarra da.Bere ahotik entzungo dugu, zehaztasunez eta sentimenduz, bere familiaren, bere tribuaren eta bere inguruaren berri, mitologiatik abiatu eta gaur-gaurkoak diren arazoetaraino, ekintzaz beteriko ibilbidea egingo dugu Aturiren eskutik.Bizinahia, heriotza, maitasuna eta beste hainbat gertakari eta sentipen tartekatuko dira oihanaren bihotzetik mintzo zaigun mukaxitarraren elean.
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Institutu batean edozer gerta liteke.Gerta liteke margolan baliotsu bat aurkitzea.Ager litezke bi gazte bazterrak nahasi nahian eta baita eskolazain ilun eta beldurgarri bat ere.Horri gehitzen badiogu elurrak geldiarazitako herria, maitasuna, komikia, Louvre museoa eta Interpola, korapilo ia aska ezina izango dugu.Izan ere, institutu batean edozer gerta liteke
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Haran bat, hiru baserri, hiru baserritar maltzur eta baso bat...Eta bertan, azeri azkar bezain ausart bat, hiru baserritar zitalen asmoak hankaz gora jarriko dituena behin eta berriz.Txilbor, Txikin eta Tximel zoratu egingo ditu azeri argiak.A zer azeria!
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Aurreko ikasturteko nota txarrak direla eta, aurtengo udan, Jara zigortuta geratu da Bartzelonan.Hala ere, Lekeition izango den Gazte kanpaldira gonbidatuko du Ihintzak eta gurasoek baimena emango diote.Bertan, musika eta gitarra akordeen artean zalantza loratuko da berriz ere Jararen bihotzean: zein da benetan maite duen mutila?
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
Liburu honetan Roald Dahlek errima konplize hartuko du sei ipuin klasiko ezaguni buelta emateko: Edurne Zuri auto-stopez ibiliko zaigu, hiru txerritxoek laguntza eskatuko diote Txanogorritxori Eta otsoa? Otsoak gorritxoak ikusiko ditu.Bai horixe!
más informaciónSin ejemplares (se puede encargar)
|