Emma Chichester Clarkek Chelsea School of Art eta Royal Collegen egin zituen ikasketak. Mother Goose Award saria irabazi du, eta finalista izan da honako sariketa hauetan: Kate Greenaway Medal, Kurt Maschler Award eta Blue Peter Book Award. Emma Erresuma Batuan ospe handia duten zenbait liburu ilustraturen egilea da, honako sail hauena, besteak beste: Melrose eta Croc, Humber eta Plum, Blue Kangaroo eta Wagtail.